Trikipoteo jendetsua

Urriaren 10ean auzokide franko elkartu ginen iluntzean, uraren ertzean, eta kalean gora kalean behera abiatu ginen guk euskaraz kantatu eta bizi nahi dugula aldarrikatzeko, Erripagaña ez baita ixil-ixilik geratuko.

Trikipoteo jendetsu batekin eman genion hasiera ikasturteari, eta zurekin batera hiruzpalau pote, zazpi jauzi eta hamaika kantuz alaitu genuen auzoa. Ozen oihukatu genuen: Gu euskaldunak gara eta iñundik iñoare ez gara hemendik joanen!

Goiko zeruak gorde dezala luzaro auzo honen arima!

Gure hizkuntza zapaldua dela ez da sekretua,
pixkanaka-pixanaka, kendu digute lekua.
Herri honen historian urtez-urte kaltetua,
gure kontra beti epai, isun, zigor, debekua…
Euskararik ez duena, herri bihozgabetua.
Tristetu nahi izan dute zena Sorionekua.
Haurrek euskara egitea izanen da mendekua!